Imagen Noticias

FRATERNIDAD MUPRESPA MUTUALITATEA ETA SPFM EZAGUTARAZTEKO JARDUNALDIA EGIN DA BARTZELONAN

Autor
Fraternidad-Muprespa

Lan arriskuen prebentzioa sustatzeko dugun konpromisoaren esparruan, pasa den apirilaren 27an informazio-jardunaldi bat antolatu zen Fraternidad Muprespa mutualitatearen Prebentzio Sozietateak Bartzelonan duen prestakuntza-gelan, lan istripuak gutxitzeko eta prebenitzeko ekarpen berezia egin duten enpresei lan kontingentziengatiko kotizazioetan murrizketak egiteko sistema ezartzea (bonusa) arautzen duen 404/2010 Errege Dekretuari, Prebentzio Zerbitzuen Araudia aldatzen duen 337/2010 Errege Dekretuari eta Generalitat de Catalunya-ren Instrucció 1/2011 delakoari buruz.

Jordi Batalla Canyelles jaunak, Bartzelonako probintzia-zuzendariak, aurkeztu eta moderatu zuen jardunaldia. Anna Condeminas Riembau andreak, Lan Arriskuen Prebentzioko goi teknikariak, hartu zuen parte lehendabizi, eta hobariak eskatzeko beharrezko baldintzen inguruko azalpenak eman zituen, zalantzei eta galderei erantzunez, eta gure Extranet zerbitzua bonusen izapideak egiteko tresna gisa erabiltzea azpimarratu zuen. Jaime Melia Avia jaunak, Fraternidad Muprespa mutualitateko Prebentzio Sozietateko lurralde zuzendariak, jarraitu zuen hitz egiten. 337/2010 Errege Dekretuaren eduki nabarmenenak aipatu zituen, baita egun eratutako prebentzio zerbitzuen jarduera-eremuan eragiten dituen aldaketak eta SPFM versus lehiak eskaintzen dituen abantailak ere.

Kolaboratzaile eta enpresa ugari hurbildu zen ekitaldira eta era aktiboan hartu zuten parte saio osoan zehar. 2011ko Bonusari, gure Extranet zerbitzuari eta Fraternidad Muprespa mutualitateko Prebentzio Sozietateak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko dokumentazioa eman zitzaien guztiei.

Jardunaldiaren amaieran, ekitaldira etorri eta parte hartu izana eskertu zitzaien guztiei, eta gure lankidetza eta zerbitzua eta hurrengo informazio-saioetan parte hartzeko aukera ere eskaini zitzaizkien


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?