
Dibertsitatearen Charter-a
Dibertsitate Charter-a konpromiso kode bat da, herrialde bateko enpresa eta instituzioek borondatez eta dohainik sinatzen dutena, haren mezua beren erakunde osoan hedatzeko konpromisoa hartuz.
2011ko ekainaren 2an, Fraternidad-Muprespak bat egin zuen Espainiako Dibertsitatearen Charter-arekin, haren printzipioen arabera jarduteko konpromisoa hartuz.
Fraternidad-Muprespan honako konpromiso hauek ditugu:
- Sentsibilizatzea: Aukera berdintasun eta dibertsitatearekiko errespetu printzipioak. Mutualitatearen balioetan barneratu beharko dira, langileen artean hedatzeko.
- Askotariko plantilla bat eraikitzen aurrera egitea: Fraternidad-Muprespan profil desberdineko pertsonen integrazioa sustatuko dugu.
- Integrazioa sustatzea: Integrazioak benetakoa izan beharko du, diskriminazioa saihestuz
- Pertsonen zuzendaritza politika guztietan dibertsitatea aintzat hartzea: Dibertsitatearen kudeaketak ez luke giza baliabideen zeregin bat gehiago izan behar, esparru honetan hartzen diren erabaki guztien oinarrian dagoen zeharkako faktore bat baizik.
- Lana, familia eta aisialdia batera daitezen sustatzea, oreka batekin: Fraternidad-Muprespan langile guztien laneko bizitza beren bizitza pertsonalarekin bateratu ahal izateko mekanismoak ezarriko ditugu.
- Bezeroen dibertsitatea onartzea: Mutualitatean ahal dugun guztia egingo dugu bezeroen profila ezagutzeko, beren dibertsitatea berrikuntza eta garapen iturri dela onartuz.
- Langileekiko konpromisoa zabaltzea eta jakinaraztea: Mutualitateak Dibertsitatearen Charter-a sinatuta hartzen duen konpromisoa zeharka partekatu behar du Fraternidad-Muprespak.
- Administrazio, enpresa elkarte, sindikatu eta gainerako gizarte eragileei konpromiso honen berri ematea eta konpromisoa haien artean zabaltzea.
- Diskriminaziorik eza babesteko jarduerak eta dibertsitate politikak praktikan jarriz lortzen diren emaitzak urteko gure memorian jasotzea.