Fraternidad-Muprespa Seguridad y Salud en el Trabajo OHSAS 18001

Laneko segurtasuna eta osasuna OHSAS 18001 araua

Fraternidad-Muprespa-k Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistema (gaztelaniaz, SGSST) ziurtatua dauka, OHSAS 18001-2007 arauarekin bat eginik. Ziurtagiria AUDELCO, AUDITORIA DE RIESGOS LABORALES enpresak emana da, eta ENAC-ek (Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak) Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemak Ziurtatzeko akreditatuta dago enpresa hori (OHSAS 18001). Ziurtapen auditoria hori gainditu ondoren eta AUDELCO-ren ziurtapen prozedurak eskatzen dituen baldintzak beteta, ziurtagiria igortzen da, Enpresa Ziurtatu gisa lan egiteko eskubidearekin.

Ziurtagiria lortu izanak erakusten du Mutuaren Zuzendaritza konprometituta dagoela Laneko Segurtasuna eta Osasunarekin, etengabeko hobekuntza ildoei jarraiki; hala erakusten du, hain zuzen ere, Fraternidad-Muprespa-ren Laneko Segurtasun eta Osasun Politikak.

OHSAS 18001

Hauek dira ziurtagiriaren esparruan (SA04) sartzen diren lan-zentroak: Zerbitzu Zentrala (Pza. Cánovas del Castillo, San Agustín, Cervantes eta Alcobendas) eta sareko beste zentro hauek: José Abascal (Madril); Pinto (Madril), Móstoles (Madril); Torrejón (Madril); Valladolid; Santander; Girona; Granada; Motril (Granada); Sevilla, Alcalá de Guadaira (Sevilla); Osuna (Sevilla); Bilbo, Abanto (Bizkaia) eta Derio (Bizkaia). Poliki-poliki sarea osatzen duten gainerako zentroetara zabalduko da. SGSST ziurtagiri hori erabat barne hartzen da egun Mutualitateak biltzen duen Kudeaketa Orokorreko Sisteman.

Fraternidad-Muprespa-k ondo daki gure prebentzio zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea erraztu eta hobetzea erabat garrantzitsua dela, gure langileen segurtasuna eta osasuna bermatu eta finkatzea bezalaxe.

Certificado