Enpresa Osasungarri ziurtagiria

Fraternidad-Mupresparen Enpresa Osasungarri ziurtagiria

2017ko uztailean Enpresa Osasungarri ziurtagiria jaso zuen Fraternidad-Muprespak.

Enpresa osasungarriei buruzko nazioarteko printzipio eta gomendioekin konprometiturik dauden eta etengabe langileen osasuna, segurtasuna eta ongizatea sustatu eta babestu nahi duten erakundeei zuzendutako kudeaketa-sistema baten baldintzak ezartzen ditu ziurtagiri horrek.

Ziurtagiria lortzeaz bat, honako alderdi hauen alde egin du Fraternidad-Muprespak:

  • Langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna hobetzea.
  • Istripu-tasa eta gaixotasunak etengabe murriztea.
  • Lan-ingurune osasungarrien funtsezko alderdiak sistematizatzea (lan-ingurune fisiko eta psikosoziala, osasunerako baliabide pertsonalak eta Fraternidad-Muprespak erkidegoan parte hartzea).
  • Lan-arriskuen prebentzioaren (LAP) alorrean legea betetzen dela ziurtatzea.
  • Fraternidad-Muprespako langileen motibazioa hobetzea.
  • Bezeroen eskakizunei erantzuteko erraztasunak ematea.
“Fraternidad-Muprespa erabat konprometiturik dago ingurune osasungarri bilakatzeko baldintzak betetzearekin; horretarako, bertan lan egiten duten edo hara doazen pertsonen osasuna eta ongizatea sustatzen ditu”.
Enpresa Osasungarri ziurtagiria