Fraternidad-Muprespa obtiene el sello Madrid Excelente

Fraternidad-Muprespa-k Madril bikaintasuna zigilua eskuratu du

Fraternidad-Muprespa kalitatearekin konpromisoa duen erakunde bat da. Horren erakusgarri, 2004. urtetik ziurtagiriak lortu ditu esparru ezberdinetan eta hiru kudeaketa-sistema ditu arau honekin ziurtatuak: UNE-EN ISO 9001:2015; gainera, ingurumen-kudeaketarako bi sistema ditu arau hau betez: UNE-EN ISO 14001:2015; era berean, Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat du txertatuta arau hau betez: UNE-EN ISO 27001:2014.

Ziurtagiri horiei, hauek gaineratu zitzaizkien: 2011. urtean EMAS ziurtagiria Ingurumen-kudeaketan, eta 2013. urtean OHSAS 18001:2007 ziurtagiria Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemari esker.

Etengabeko hobekuntzarako asmo horretan, Fraternidad-Muprespa-k, 2015eko uztailean Madril Bikaintasuna zigilua erdietsi zuen, erakundearen kudeaketa modu integralean ebaluatzen duena.

Madril Bikaintasuna Madrilgo Erkidegoko Gobernuaren berme-marka da, enpresaren kudeaketaren kalitate orokorra ebaluatzen duena. Horrela, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren, gizarte-erantzukizunaren, pertsonen asebetetzearen eta eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako ekarpen aktiboaren alde egiten duten enpresak aitortzen dira marka horrekin. Madril Bikaintasuna ez da produktu edo zerbitzu batean finkatzen den zigilua. Aitzitik, enpresaren kudeaketaren kalitate orokorra aztertzen du; hau da, erakundea 360 gradutan ikuskatzen da.

Madril Bikaintasuna Zigilua Sello Madrid Excelente

Selo Madrid Excelente