Etxeko langileen sistema berezia

Etxeko langileen sistema berezia

Etxeko langileen erregimena

Etxeko Langileen Erregimen Berezia 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin txertatu zen Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean, eta kontingentzia profesionalen eta arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko babesa garatzen du.


Erregimenak bere baitan hartzen du etxeko zerbitzuari dagokion lan-harreman berezia, hauen artekoa: zerbitzuaren titularra, enplegatzaile gisa; eta langilea, menpeko gisa eta bere kontura, etxean ordaindutako zerbitzuak ematen dituena. Zerbitzu horien artean modalitate guztietako etxeko lanak, daude, baita beste hauek ere: etxea oro har edo hein batean zuzentzeko edo zaintzeko lanak, familiako kideak edo etxea nahiz familia osatzen duten pertsonak zaintzeko edo artatzekoak, eta etxeko lanen baitan egiten diren beste lan batzuk (adibidez, haurren zaintza, lorezaintza, ibilgailuak gidatzea eta antzekoak).

Prestazio ekonomikoak

Enplegatzaile berarentzat hilean 60 ordu baino gutxiagoz lan egiten duten eta beren kuotak ordaintzeaz arduratzen diren etxeko langileei dagokienez, prestazioak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Gizarte Segurantzari eman beharreko kuotak ordainduta izatea.

 

Laneko istripua eta laneko gaixotasuna:

 
  Oinarri arautzailea   Kotizazio-oinarria Laneko istripua baja hartu aurreko hilabetean, zati 30
  Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenaren zenbatekoa   Oinarri arautzailearen %75
  Ordainketaren hasiera   Baja hartu eta biharamunetik aurrera
  Modalitatea   Ordainketa zuzena
  Ordainketaren arduraduna   Mutualitatea

 

Gaixotasun arrunta eta lanekoa ez den istripua:

  Oinarri arautzailea   Kotizazio-oinarria Kontingentzia arrunta baja hartu aurreko hilabetean, zati 30
  Bajan egondako egunen ordainketa   1 a 3 4 a 8 9 a 20 21 eta gehiago
  Oinarri arautzailearen zenbatekoa (%)   Ez da behar 60%   75%
  Modalitatea     Ordainketa zuzena
  Responsable de pago     Enplegatzailea Mutualitatea

Arriskua haurdunaldian edo edoskitzaro naturalean

Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko prestazio ekonomikoa kontingentzia profesionalen ondoriozko prestaziotzat joko da.

Prestazio ekonomikoaren bidez, langilearen kontratua haurdunaldiko arriskuen ondorioz eteten denean gertatzen den diru-sarrera falta betetzen da, baldin eta, lana edo jarduera langilearen egoerara egokitzen den beste batekin ordeztea teknikoki edo objektiboki ezinezkoa bada, edo, arrazoi justifikatuengatik, ezin bazaio halakorik eskatu.

 

Prestazioa:

 
  Oinarri arautzailea   Kotizazio-oinarria Laneko istripua baja hartu aurreko hilabetean, zati 30
  Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenaren zenbatekoa   Oinarri arautzailearen %100
  Ordainketaren hasiera   Haurdunaldia Edoskitzaroa
Etenaldia amaitzen denetik Amatasun-baja amaitzen denetik
  Modalitatea   Ordainketa zuzena
  Ordainketaren arduraduna   Mutualitatea

Minbizia edo gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea

2010eko abenduaren 23an, prestazio ekonomiko berria sartu zen 2011. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko. Mutualitateak dira aitorpenaren, kudeaketaren eta ordainketaren erantzule.


Gurasoei, adoptatzaileei edo harreran hartzen dutenei zuzenduta dago, biek lan egiten badute eta lanaldia murriztu behar badute (gutxienez %50ean) beren kargura duten adingabea zaintzeko, minbizia edo luzaroan ospitaleratzea eta etengabe tratatzea behar duen beste gaixotasunen bat duelako.


Egiaztatu egin behar da adingabeak minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duela, baita ospitaleratuta dagoen bitartean eta etengabeko tratamendua jasotzen duen bitartean adingabea zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaindu behar dela ere.

  Oinarri arautzailea   Kotizazio-oinarria Laneko istripua baja hartu aurreko hilabetean, zati 30
  Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenaren zenbatekoa   Oinarri arautzailearen %100
  Ordainketaren hasiera   Lanaldi-murrizketa hasten denetik
  Modalitatea   Ordainketa zuzena
  Ordainketaren arduraduna   Mutualitatea

Araudia