Fraternidad-Muprespa cuenta con el distintivo de accesibilidad DIGA

DIGA Irisgarritasuna

Fraternidad-Muprespak erabateko konpromisoa du gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen eskubideen errespetu eta defentsan. Horregatik, sarea osatzen duten asistentzia zentro guztiak “denentzat irisgarriak izan daitezen” da gure helburu nagusietako bat.

2015eko martxoan eman genuen lehenengo urratsa: gure zentro guztiak aztertu nahi izan genituen irisgarritasunaren aldetik izan zitzaketen gabeziak hautemateko eta beharrezko hobekuntzak gauzatu ahal izateko.

Mutualitateak, zentro bakoitzaren irisgarritasun maila neurtzeko erarik onena hauek ikuskatzea zela erabaki zuen. Horretarako, Shangri-La Fundazioaren laguntza izan genuen. Fundazio honek, irisgarritasun maila neurtzeko sistema bat garatu du, DIGA (Irisgarritasun Mailaren Berezitasun Adierazlea) hain zuzen.

Irisgarritasunaren alorrean IMQ (Istituto Italiano del Marchio di Qualita) Nazioarteko Ziurtapen-emailearen bitartez gauzatu zen ikuskaritza. Honek ere DIGA ziurtagiria bermatzen du eta zentro guztiak sistemaren zehaztapen teknikoen arabera izan zituen aztergai.

Emaitza bikaina izan zen: ikuskatutako 83 zentroetatik 64 zentrok lortu zuten DIGA bereizgarria. Bereziki, Gasteizko zentroa nabarmendu nahi dugu, 5 izarretako DIGA bereizgarria lortu baitu (irisgarritasunaren alorrean lor daitekeen mailarik altuena).

Erakundeak irisgarritasuna hobetzeko diharduela etengabe azpimarratzea garrantzitsua da; ateak, sarbideak, erakusmahaiak, ebakuazioa berraztertuz, besteak beste. Zentro batzuetan irisgarritasunaren sailkapena ikuskatze prozesuan dago eta beste zentro batzuetan, berriz, gauzatzen ari garen hobekuntzak biltzen ari gara.

Gure sareko asistentzia zentro guztiek gutxienez 3 izarretako DIGA bereizgarria izan dezaten da gure helburua.

DIGA Bereizgarria Distintivo DIGA