Pinzas cogiengo datos minuciosamente.

Datu pertsonalen babesa

Araudi europar horren onarpenaren ondorioz, Espainiako Konstituzioaren 18.4 artikuluak xedatzen duenari jarraipena ematen zaio, hau da: “Legeak mugatuko du informatikaren erabilera, eta hala herritarrei bermatuko beren ohorea, norberaren nahiz familiaren intimitatea eta eskubideen baliatze betea”. Herritarren informazio pertsonala babesteko legea betetzeko aitzindaria izan zen gure konstituzioa, eta hura izan genuen oinarrizko arau-esparru.

Beraz, zera baiezta genezake: 2018ko maiatzaren 25etik aurrera, EB 2016/679 Araudia aplikatzen denean, Fraternidad-Muprespak ez duela zeregin berririk izango; izan ere, Araudiak eskatzen dituen antolakuntzarako neurriak eta neurri teknikoak hartzeko oinarriak ezarrita ditu Mutualitateak dagoeneko. Hortaz, zure datu pertsonalak babesteko eskakizunak betetzen ditugula ziurtatzen dugu.

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea denez, jakitun gara erakundeak tratatzen dituen datu pertsonalak arreta, sentsibilizazio eta kontu bereziz erabili beharko dituztela gure langileek.

2016an Araudi europarra onartu ondoren, lehen analisia burutu, edukia aztertu eta eskakizunetara moldatuz joan ginen; bai interesdunen eskubideei dagokienez (haien datuak tratatzen baititugu), bai datuak tratatzen dituen erakunde gisa Araudiak ezartzen dizkigun betekizunei dagokienez.

Ildo horretan, EB 2016/679 Araudiak berme handiagoa eskaintzen die herritarrei:

  • Eskubide berriak izango dituzu.
  • Zure datu pertsonalen erabilerari buruzko informazio gehiago duzu orain zure eskura. Izan ere, datuokin lotutako edozein zalantza izanez gero, gure erakundeko langile baten harremanetarako datuak jasoko dituzu, behar duzunean harekin harremanetan jar zaitezen.

  • Zure datuak erabili ahal izateko baimena indartu dugu.

  • Gure hornitzaileekin ditugun hitzarmenak berritu ditugu, datuak tratatzen dituzten erakundeen kontratuak, hain zuzen ere.

Zure datu pertsonalak nola tratatzen diren eta legeriari jarraikiz betetzen ditugun betebeharrak azaltzen dituen gida bat eskaintzen dizugu jarraian. Bestalde, zerbitzu eta sarbide guztiak digitalizatzeko helburuarekin, esparru digitalean zure eskubideak nola erabil ditzakezun azaltzeko formulak garatu ditugu.

Norena da zure datu pertsonalak tratatzeko erantzukizuna?

Fraternidad-Mupresparena, Gizarte Segurantzako 275. Mutualitate Laguntzailearena, IFK: G82287228. Hemen du egoitza soziala: Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014, Madril.

Nor da Fraternidad-Mupresparen Datuak Babesteko ordezkaria?

Jorge Vidal Sanz, Fraternidad-Mupresparen Informazio Sistemen Segurtasun departamentuaren zuzendaria. Honako hau da jakinarazpenetarako egoitza: Plaza Cánovas del Castillo 3, 28014, Madril.

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta Autonomia-erkidegoetako Osasun-zerbitzu publikoek zure datu pertsonalak bidaltzen dizkiote aldizka Fraternidad-Muprespa mutualitateari era automatikoan.

Horrez gain, Fraternidad-Mupresparen giza baliabideen kudeaketa burutzen duten enpresa edo enplegu-aholkularitza agentziengandik ere jasotzen ditugu zure datuak; erakunde horiek laneko istripuren baten ondorioz osasun-laguntza eskaera betetzen dutenean.

Halaber, administrazio- eta asistentzia-zentroetara edo prestazioak eskaini eta kudeatzeko zentroetara zatozenean, zure datuak biltzen ditu mutualitateak; baita asistentzia-eskaeraren bat betetzen duzunean, laguntzak zuzenean ordaintzeko eskatzen duzunean, bestelako diru-laguntzak eskatzen dituzunean edo Gizarte Segurantzaren prestazioren bat izapidetzen duzunean ere.

Gertakizun profesionalengatiko osasun-prestazioak kudeatzeko aurrera eramaten dituen osasun-laguntza prozesuetan jaso eta tratatzen ditu zure datuak Fraternidad-Muprespak (anbulatorioaren alorrean, hau da, kontsulta edo tratamenduak kudeatzeko edota ospitale-eremuan). Gertakizun arruntek eragindako ezintasunagatiko baja-aldietako jarraipen eta kontrol-prozesuan zehar osasunari buruzko datuak ere biltzen ditu mutualitateak. Zuzenean Fraternidad-Muprespak edo mutualitatearekin datuak tratatzeko kontratuak sinatu dituzten itunpeko osasun-zentroek bil ditzakete datu horiek.

Hala balitz, osasun-datu  horiek modu berezian babesten ditugu eta segurtasun-neurri bereziak ezartzen ditugu haiek tratatzeko.

Azkenik, Fraternidad-Muprespak zure datuak modu telematikoan gordetzen ditu erakundearen web-atarietako formularioen bitartez ematen dituzunean.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Ezinbestekoa da zure datuak tratatzea arau hauek ezartzen dituzten betebeharrak betetzeko:

  • 1993/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Gizarte Segurantzaren eta Mutualitateen elkarlanari buruzkoa.

  • 8/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzako Legearen testu bategina onartzen duena.

  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, gaixoaren autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena.

  • 35/2014 Legea, abenduaren 26koa, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina aldatzen duena, Gizarte Segurantzako Mutualitateen araubide juridikoari dagokionez.

Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzaile gisa, Fraternidad-Muprespak zure datu pertsonalak gordetzeko betebeharra du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin elkarlanean aritzeko legezko harremanarekin bat etorriz. Izan ere, horregatik eskatu eta tratatzen ditugu datuok. 

Datu pertsonalak eman ezean, ezin izango duzu aldi baterako ezintasunagatiko, baliaezintasunagatiko edo bestelako prestazio ekonomiko edo osasun-prestaziorik eskuratu (adibidez, langile autonomoek jarduera eteteagatiko prestazioak, gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioak edo haurdunaldiko edo edoskitzeko arriskuaren prestazioak), Gizarte Segurantzari buruzko legeriak haiek jasotzeko eskubidea eman arren.

Zein da datu pertsonal horiek tratatzearen helburua?

Beharrezkoak diren datuak soilik eskatuko dizkizu Fraternidad-Muprespak, eta helburu hauekin erabiliko dira:

  • Osasun-arreta emateko, osasuna berrezartzeko, pazienteak suspertzeko eta telemedikuntza-zerbitzua eskaintzeko. Datu pertsonalak ematea nahitaezkoa da Mutualitate Laguntzailearen helburuak betetzeko.
  • Mutualitate laguntzaile den aldetik, Fraternidad-Muprespari esleitutako eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean zehazten diren prestazioak eta haien garapen-arauak kudeatzeko.

  • Fraternidad-Muprespa erakundean lan egin nahi duten hautagaiak aukeratzeko.

  • Erreklamazioak eta kexak kudeatzeko.

  • Fraternidad-Mupresparen webgunean argitaratutako formularioak bete ondoren egin beharrekoak kudeatzeko, adibidez, jarraian zehazten ditugunak:

Horrez gain, ekitaldiak, jardunaldiak edo tailerrak antolatzen ditugunean, linean izena emateko argitaratzen diren formularioak ere izango dituzu erabilgarri.

 

Datuak biltzeko formularioetan “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, bertan zehazten diren baldintzak onartzen dituzula ulertuko dugu. Datu horiek bidaltzea onartzen baduzu, zera baimenduko duzu:

  • Laneko osasuna hobetu eta arriskuak ekiditeko proposamenak biltzen dituzten aldizkariak eta jakinarazpenak jasotzea eta Mutualitateen sektoreari, Gizarte Segurantzari, osasunari eta teknologiari buruzko informazioa eskuratzea.

  • Gure argitalpenak hobetu ahal izateko bidaltzen ditugun jakinarazpenen erantzunei buruzko profilak eratzea.

Norekin partekatuko ditugu datuok?

Indarrean dagoen legeriak zehazten dituen kasuetan partekatuko ditu Fraternidad-Muprespak zure datuak honako administrazio eta erakunde publiko hauekin:

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin baliaezintasunik ez dakarten lesio iraunkorrengatiko kalte-ordainak ordaintzeko eta ezintasun iraunkorreko egoeraren aitorpena lortzeko.
  • Osasun-zerbitzu publikoekin gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko baja baten alta proposatzeko.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin, aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak kudeatu ahal izateko.
  • Zerga-administrazioarekin zerga-betebeharrak betetzeko.
  • Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin eta Gizarte Segurantza osatzen duten Organismo eta Erakundeekin Gizarte Segurantzaren araudia betetzeko.

Datuak adierazi ez den hirugarren bati jakinaraziko dizkiogu?

Berariazko baimenik gabe, zure datuak ez zaizkio inongo hirugarren erakunderi ezagutaraziko, legeak ezarritako eskakizunak betetzeko tratatu behar diren kasuetan izan ezik. Fraternidad-Muprespak, zerbitzuak behar bezala emateko, identifikazio-daturen bat eman behar badio hornitzaileren bati, ez dizkio eskura dituen gainerako datuak emango, eta EB 2016/679 araudiaren 28. artikuluak xedatzen duenaren arabera, dagokion kontratua sinatu beharko da aurrena.

Noiz arte gordeko ditugu datuak?

Gaur egun indarrean dagoen estatuko araudiari jarraikiz, eskainitako datu pertsonalak gutxienez 5 urtez gordeko dira, asistentzia-prozesu bakoitzean alta eman duzun egunetik zenbatzen hasita. Epe hori autonomia-erkidego bakoitzaren osasun-araudi zehatzen arabera luza daiteke.

Hala eta guztiz ere, aldez aurretik zehaztutako araudiak ezartzen dituen epeetan blokeatuta egongo dira datuak, sor litezkeen erantzukizunei erantzuteko xedez. Epe horiek igarotakoan, datuak ezabatu egingo dira interesdunak helburu zehatzekin haiek epe luzeagoan erabiltzeko baimenik eman ez badu.

Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

  • Datuok atzitu ahal izango dituzu haiek erabiltzen ari garen berretsi ahal izateko.
  • Zehatzak edo zuzenak ez diren datuak zuzentzea eska dezakezu.
  • Datuak ezabatzea eskatu ahal izango duzu, bilketaren hasierako helburuak betetzeko beharrezkoak ez badira.
  • Datu horiek eraman ditzakezu, hau da, zure datuak euskarri digitalean eskuratu ditzakezu beste erakunde bati bidaltzeko.
  • Zure datuak trata ditzagun emandako baimena edozein momentutan kendu ahal izango diguzu.
  • Datuen tratamendua mugatu ahal izango duzu eta, hala eginez gero, interesdunak jar litzakeen erreklamazioak kudeatzeko gordeko ditugu.
  • Bestalde, datuak tratatzeari aurka egin diezaiokezu.

Edonola ere, Fraternidad-Muprespak Lege-aginduz tratatu behar ditu zure datuak, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Laguntzailea izaki; hortaz, zenbait eskubide ezin izango dira zuzenean aplikatu. Adibidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak enpresa elkartuetako langileen datuak biltzen dituen fitxategi bat bidaltzen die mutualitateei hilero honako hauek kudeatzeko: prestazioak eta gertakizun profesionalengatiko edo gertakizun arruntengatiko bajak kudeatzeko, “ordainketa eskuordetuaren” kenkariak kontrolatzeko, etab. Datu horiek ezinbestekoak dira Gizarte Segurantzaren Sistemak behar bezala funtziona dezan eta ezin da ez haien aurka egin, ezta haiek ezabatu ere.

Eskubideak nola erabili

Adierazitako eskubideak balia ditzakezu Fraternidad-Mupresparen Datuak Babesteko ordezkariari zure nortasuna ziurtatzen duen dokumentuaren kopia bat aurkeztuta. Harekin harremanetan jartzeko datuak idatzi honetan aurkitu daitezke.

Era berean, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzula.

Nola babesten ditu Fraternidad-Muprespak zure datu pertsonalak?

Fraternidad Muprespak, 2007az geroztik, Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema (SGSI) ezarri du, UNE-ISO/IEC 27001:2014 araua betez. 2018ko apirilean ikuskatu eta ziurtatu zuen berriro AENORek, Normalizazio eta Ziurtapeneko Espainiako Elkarteak, Informazioaren Segurtasunerako Kudeaketa Sistema (SGSI) hau.

Gure erakundearen SGSIk, Informazio Sistemen Zuzendariordetza Nagusiak, Fraternidad-Muprespak garatzen dituen aplikazio eta zerbitzu informazio guztiei eragiten die, besteak beste, asistentzia-medikuntzako eta historia kliniko elektronikoko aplikazioei.

EB 2016/679 Araudiak eskatzen dituen antolakuntzarako neurriak eta neurri teknikoak betetzen dituela egiaztatzen du mutualitateak. SGSIren ziurtagiria indarrean dugunez, nazioarteko estandar batek ziurtatzen duen kudeaketa-sistema bermatzen dugu.