Compensación de gastos de transporte

Garraio gastuen konpentsazioa

Aplika daitekeen araudia

Lanbide arriskuen ondoriozko osasun laguntzako kasuetan garraio gastuen konpentsazioa ezartzen duen apirilaren 16ko TIN 971/2009 Agindua.

Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren 2009ko urriaren 21eko Ebazpena, lanbide arriskuen ondoriozko eta mediku azterketak edo balorazioak egitera bertaratzearen ondoriozko osasun laguntzako kasuetan garraio gastuak konpentsatzeko argibideak ematen dituena.

Konpentsazioa jasotzeko eskubidea duten gastuak

  • Kontingentzia profesionalenak: edozein osasun laguntza mota jasotzeko egindako lekualdatzeetatik eratorritako garraio gastuak, betiere Mutualitateak aurrez baimendutako garraiobideekin egiten direnean.
  • Kontingentzia arruntenak: mutualitateak eskatzen dituen kontrol eta jarraipen kontsultetara joateko garraio gastuak, betiere Mutualitateak aurrez baimendutako garraiobideekin egiten direnean.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN) eskatutako aurkeztetara joateko garraio gastuek ere konpentsazio eskubidea emango dute.

Konpentsazioa jasotzeko eskubidea duten garraiobide baimenduak

  • Aurkakoa berariaz eta idatziz adierazten ez bada, garraio publiko kolektiboa beti izango da baimendutako garraiobidea (taxia ezik).
  • Taxiaren erabileraren baimena beti lekualdatzea baino lehenago lortu beharko da, modu idatziz eta berariaz.
  • Trena, hegazkina edo itsasontzia erabiltzea beharrezko duten probintzi arteko lekualdatzeek ere berariazko eta idatzizko baimena beharko dute eta turista klasean eta tarifa merkeenean bidaiatzeko baimena izango dute.
  • Norberaren beribilaren erabilera:
    • Bizilekutik kanpoko lekualdatzeetarako, langileak bere beribila erabili ahal izango du (Mutualitatearen baimenaren beharrik gabe).
    • Bizilekuaren barneko lekualdatzeetarako, norberaren beribilaren erabileraren gastua soilik ordainduko da garraio publiko kolektiborik ez dagoenean. Kasu hauetan, Mutualitatearen berariazko eta idatzizko baimena beharko da aurretik.

Konpentsazioaren zenbatekoa

  • Garraiobide publikoak erabiltzen direnean konpentsazioak txartelaren zenbateko osoa estaliko du, tarifa merkeenean, eta aurretik gastuaren ordainagiria (txartela edo faktura) aurkeztuz bakarrik ordainduko da.
  • Norberaren beribila erabiltzen denean, gastuaren konpentsazioaren zenbatekoa kilometro-kopuruaren arabera ordainduko da soilik, 0,19 €/km-na.

Iraungipena

Garraio gastuen konpentsazioa jasotzeko eskubidea, lanbide arriskuen ondoriozko eta mediku azterketak edo balorazioak egitera bertaratzearen ondoriozko osasun laguntzako kasuetan, gastuak izan eta urte natural bat beranduago iraungiko da (GSLOTB, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren, 54. artikulua).

Eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Garraio gastuen konpentsazioaren eskaera Mutualitatearen eredu ofizialean burutu beharko da (gure edozein zentrotan edo gure webgunean erabilgarri dagoena).
  • Eskaera onuraduna ez den beste pertsona batek egiten badu, onuradunaren idatzizko baimena aurkeztu beharko du eta bien NAN/AIZaren fotokopia ere.
  • Gastu bakoitza zeinen zenbatekoa konpentsatu nahi den gastuaren data eta zenbatekoa egiaztatzea ahalbidetuko duen ordainagiriarekin (txartela edo faktura) aurkeztu beharko da, norberaren beribila erabiltzearen gastua ezik (honek ez du inolako ordainagiririk behar).

Beraz, ez da titulu pertsonaleko garraio txartelak (hileko abonamenduak) erabiltzearen gasturik konpentsatuko edo konpentsatu beharreko gastuaren data eta zenbatekoa egiaztatzea ahalbidetzen ez duen beste edozein baliabideena.

    • Berariazko eta idatzizko baimena behar duten garraiobideetan egindako lekualdatze gastuentzako eta Mutualitatetik kanpoko beste erakundeenak direnentzako, baimen hori aurkeztu beharko da.
    • Mutualitatekoak ez diren zentroetara joateko gastuak, kontsulta edo tratamenduaren egunak adierazten dituen bertaratze ziurtagiri batekin aurkeztu beharko dira.
    • GSINak eskatzen dituen bertaratzeetara joateko gastuak, erakunde honek emandako hitzorduaren ziurtagiri batekin aurkeztu beharko dira.

    Lekualdatze gastuen konpentsazioa EZ DA ORDAINDUKO eskaerarekin beharrezko dokumentazioa aurkezten ez bada.

    Laguntzaileak

    Laguntzaile baten garraio gastuak soilik ordainduko dira, garraiobide arruntean, honen laguntza pazientearen lekualdatzerako ezinbestekoa denean eta aurretik Mutualitateko medikuaren berariazko eta idatzizko baimena dagoenean.