Imagen Noticias

FRATERNIDAD-MUPRESPAK BARAJASEN DUEN ZENTROA BISITATU DUTE ENVERA TALDEKO IKASLEEK

Autor
Fraternidad-Muprespa
.NG_contenedor .NG_texto p { text-align: justify; }

Gaur, urriak 30, Fraternidad-Muprespak Barajasen duen laguntza-zentroa bisitatu dute Envera Taldeko Asociación de empleados de Iberia, Padres de Minusválidos (APMIB) erakundeko ikasleek.

Envera Taldean, pertsona desgaituei zaintza, laguntza eta hezkuntza eskaintzen diete jaiotzen diren egunetik azken egunera arte. Horretarako, laguntza goiztiarra, eskolako laguntza, prestakuntza, aisia eta kirola, laneratzea eta egoitzetako laguntza hartzen dituzte kontuan.

Besteak beste, gaitasun desberdinak dituzten pertsona horiek laneratzeko ikastaroak prestatzea du helburu erakundeak. Bisita egin duten ikasleek ikastaro bat egiten ari dira, Gizarte Gaietarako Sailak eta Europako Gizarte Funtsak babesten dutena.

Francisco Barroso Jadraque jauna, Madrilgo zuzendariondoko probintziala, eta Daniel Díez González jauna, Barajasko Ordezkaritzako zuzendaria, arduratu dira laneko istripua zer den azaltzeaz, baita zer prozesuri jarraitu behar zaion eta lanean babes egokia ez izateak izan ditzakeen ondorioak adierazteaz ere.

Ondoren, simulazio bat egin da: istripua izan duen langilea zentrora heldu eta halako kasuetan hura sendatu arte jarraitzen diren pausoak azaldu dira.
Bukatzeko, debate bizia antolatu da, ikasleen zalantza guztiak argitzeko.



"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
¿Que te ha parecido el contenido?