Appsent ® Tabletarako aplikazioa

AppSent® Fraternidad-Muprespak egin duen aplikazioa da, ANDROID eta iOS duten smartphone-etarako eta tabletetarako, gure enpresa kideek beren absentismoari (gertaera arrunta dela eta) buruz denbora errealean jakinarazteko adierazleen sistema izan dezaten.

Aplikazioan gordetzen den informazioak honako hau biltzen du, besteak beste:

  • Enpresak egun dituen bajak (Mutualitatetik egindako jarduerak barne).
  • Metatutako baja egunak.
  • Azken 12 hilabeteetan metatutako bajak.

Eta, probintzia batean baino gehiagotan jarduten duten enpresen kasuan, mapa bisual praktiko bat, horietako enpresa bakoitzean unean dauden bajekin.

Appsent

Aplikazioak alerta-sistema interesgarria du, absentismo-tasa desberdinak konfiguratzeko aukerarekin, maila nazionalean, autonomia-erkidegoan edo probintzian. Hala, eskualde baterako ezarritako absentismoaren ehunekoa gainditzen denean, gailuan alarma bat aktibatzen da, eta informazioaren xehetasunak kontsulta daitezke.

AppSent® batez ere enpresa txiki eta ertainetako enpresarientzat da erabilgarria, baita enpresa handietako lan-harremanetako saileko nahiz prebentzioko saileko pertsonal-zuzendarientzat ere. Hala ere, eginkizun horiek betetzen ez dituzten beste pertsonentzat ere badu atal irekia.

Fraternidad-Muprespari atxikitako enpresa ez bazara, edo gertaera arrunta hitzartuta ez baduzu:

AppsentAppsentAppsent

Aplikazioak sarbide irekiko atal bat ere badu, edozein erabiltzaileri zuzendua. Atal horretan informazio ekonomikoa eta lanari buruzkoa aurkitu daiteke, esaterako, KPIaren bilakaera, biztanleria aktiboari egindako inkesta, langabezia, BPGd eta Gizarte Segurantzaren hainbat adierazle (lan-merkatua, prestazioak edo absentismoa).

Fraternidad-Muprespan noizbehinka adierazle guzti hauek pilatzen ditugu, eta aplikazio honen bitartez eskaintzen dizkizugu modu bisual eta argian, denboran zehar izan duten bilakaera ikus dezazun.

2. URRATSA:

SARTU ZURE ENPRESAREN GUNE PRIBATURA

Aplikazioan, hautatu gune pribatuko erabiltzaile gisa izena emateko aukera eta eman datu hauek: IFZ, izen-abizenak, helbide elektronikoa, telefono mugikor zenbakia eta zure enpresaren IFK (5 arte idatz daitezke). Informazioa egiaztatu ondoren, hurrengo 24 orduko epean aktibatzeko kodea jasoko duzu posta elektroniko bidez.

Bestela, Fraternidad-Muprespako zure solaskidearekin harremanetan jar zaitezke, honek informazioa eman eta zuzenean sarbidea eman diezazun.

¿Que te ha parecido el contenido?